Ekitaldiak

Urepel Txalaparta

Txalaparta Kepa Junkeraren eskutik ezagutzeko aukera izan zuen  Miguel Bosé-ren hitzetan, “ Txalaparta nik ezagutzen ditudanen artean mundu osoko musika tresna errotuena da; musika tresna magikoena eta sonoritate bereziena duena”.

txalapartaurepelpeiourko

Ekitaldi nagusiak :

Ezkontzak
Inaugurazioa
Konbentzio
Kongresuak
Aurkezpenak
Omenaldi
Sari banaketa
Jaiak

 

Urepel txalapartak, gurea den musika tresna hau eskaintzen dizue zuen ezkontza ahaztu ezin den gertaera bihurtzeko asmoz. Urte askotako eskarmentua daukagu txalaparta munduan era askotako ekitaldietan jo izan dugularik. Ezkongaiak zein gonbidatuek pozik geratu dira beti, txalapartaren ezaugarriek musika tresna erakargarria egiten bai dute; ezagutzen dutenentzat zein lehenengo aldiz entzuten dutenentzat.

Ekitaldietara hiru txalaparta ezberdinekin joaten gara:

1- Txalaparta zaharra : lehengo txalapartariek erabiltzen zuten txalaparta da hau, baserriko tresnekin egina, bi otzara eta ohol bakarra. Hau da txalaparta deigarriena, bere jatortasunagatik eta estetikagatik. Gutxi gara txalaparta mota hau erabiltzen dugun txalapartariak.
2- Txalaparta modernoa: gaur egun gehien erabiltzen den txalaparta da hau. Afinaturiko lau oholez osatua dago, sonoritate paregabea ahalbidetuz.
3- Harriparta: harriz egindako txalaparta da hau. Doinu berezia du, kanpai hotsaren antzeko doinua; txalaparta jotzeko modu ezberdina, erakargarria eta magikoa.

Txalaparta modu ezberdinean ulertzen dugu. Gure jotaldiak egiteaz gain, jendeari buruko mugak apurtzeko aukera eman nahi diogu, erritmoan eta bikotearekiko elkarrizketan murgilduz. Jendea hasierako beldurrak galdu eta esperientzia berri honetara askatzerakoan txundituta geratzen dira emaitzak lortzeko erraztasunarekin.