Ikastaroak

Urepel Txalaparta

Txalaparta zabaltzeko zaletasuna daukagu, hori dela eta aukera dugun ekitaldietan gure txalaparta jotzearen sentsazioa sentitu nahi duen ororen esku jartzen dugu, nolabaiteko musika tresnaren bataioan; gurekin batera disfrutatu eta kontura daitezen txalaparta oso musika tresna egokia dela soinuak modu adiskidetsuan sortzeko.

Baina gauza ezberdina da txalapartarekin kontaktuan jartzea edo musika tresna menperatzea. Hori dela eta Urepel Txalapartak ikastaro ezberdin asko eskaintzen ditu, euskaraz zein gaztelaniaz ikasleen beharrizanetara moldaturikoak.

 

Txalapartas murgiltzeko tailerrak

Tailer hauetara hurbiltzen direnak txalaparta ezagutzeko aukera izango dute hurbilketa baten bidez. Musika tresna hau jotzeko eta berarekin disfrutatzeko aukera izango dute, musika tresna hobeto ezagutuz. Adin ezberdineko pertsonei zuzenduta dauden ikastaroak dira. Tailer hauen iraupena 2 ordutakoa izaten da, zenbait kasutan sesio bat baino gehiago egin daiteke.

Txalaparta ikastaroak

Hiru hilabeteko iraupena izaten dute gutxi gora bera. Txalapartaren oinarrizko egituretan sakondu eta hauek menperatzeko aukera eskainiz.

Hobekuntza ikastaroak

Hasi berrientzako ikastaroak baino iraupen luzeagoa dute, urte akademiko bat. Ikastaro hauetan oinarrizko teknikak menperatzen sakondu eta teknika berriak ikasteko aukera izango dute ikasleak , txalapartarien trebetasunak handituz.

Eskolaz kanpoko txalaparta ekintzak ikastetxeentzako

Eskolaz kanpoko ekintza hauetan umeak txalapartaren inguruko ezagutzak jasoko dituzte, musika tresna hau jotzen ikasiz eta beraien  garapean onurak ekarriko dizkien musika tresna honen ezaugarriak barneratuz: komunikazioa, entzutea, errespetua, mugimendu gaitasunak…
Ekintza hau ikastetxeko eskola egutegiarekin bat programatuko da ezaugarri eta adin ezberdinen arabera talde murriztuak sortuz.

 

Txalaparta haur eta gurasoentzat

Tailerrak zein ikastaroak guraso eta semeak elkarrekin  egiteko moldatu daitezke. Esperientzia hauek oso positiboak dira txikien zein helduen motibazioa bultzatzeko orduan. Joko eta talde dinamiken bidez txalapartarekin zerikusia duten gai ezberdinak lantzen dira, guraso eta seme-alaben arteko harremanak bultzatuz.

Erritmo eta perkusioaren hastapenak

Ikastaro hau erritmoa eta perkusioarekin zerikusia duten oinarrizko kontzeptuak ikastera bideratuta dago. Ikasleek ekintza ludikoen bitartez erritmoaren esparru ezberdinak esperimentatzeko aukera izango dute. Oinarrizko musika hizkuntz ezberdinak eta perkusio tresna ezberdinak; txalaparta barne, ezagutzeko aukera atsegina.

 

 

Txalaparta jotzen ikasi nahi baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan. Musika tresna hau jotzen ikasi nahi duten pertsonen datu base bat sortzen hari gara antzeko interesak dituzten pertsonekin taldeak osatzeko, ikastaroak ahalik eta homogeneoen izan daitezen lortu nahian.

Kontaktua